Bertan behera geratu da Urnietan AHTaren ibilbidea eraikitzeko lurren desjabetze aktak sinatzeko ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 16a, 17:43

Gaur goizean Sustapen Ministeritzaren ordezkaritzak deituta, AHTren ibilbidea zeharkatzen duten lurjabeak deitu dituzte Udaletxera. Ertzaintza ugari bildu da goizean San Juan plazan.

Alkateak, lurrak desjabetu behar dizkieten kaltetuekin hizketan eta hauen kexak entzun eta gero, aktak ez sinatzeko erabakia hartu du. Beraz, desjabetze aktak sinatzeko prozedura bertan behera geratu da. Egoera horren aurrean, Sustapen Ministeritzako ordezkariek bi aste barru Donostiko Gobernu ordezkaritzara agertzeko deituko dituzte lurjabeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!