Eskualdeko pistako txirrindulariak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 14a, 13:52

Asteburu honetan, Tafallako Miguel Indurain belodromoa jokatutako III. Pistako txirrindularitzako Goal Cat. Open txapelketan, Zizurkilgo Ander Altuna eta Asteasuko Odei Gil Miguelizek hartu zuten parte Jira-Bita Slece Metta-Carbon taldean. Euskadiko Uci Cespa kategoriako taldea zailtasunetan jarri zuten, bost kide eta urte gehiagotako parte hartzearekin aurkeztu bazen ere. Hasieratik oso lehia estua izan zen eta Cespa taldeko bi txirrindularik eskuratu zituzten lehen eta bigarren postuak. Hirugarren eta laugarrenak, berriz, Slece taldeko txirrindularientzat izan ziren, kategoria horretan lehen urtez lehiatu arren, ondo erantzun zuten eta harridura sortu zuten ikusleen artean. Altuna eta Gil txirrindulariak Amasa-Villabonako Irrintzi elkartean ekin zioten euren bideari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!