Zinemara joateko bonoa salgai jarri dute Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 10a, 20:09

Basteroko zine emanaldietara maiz joaten denak filmak merkeago ikusteko aukera izango du, Udalak martxan jarri duen bonoen bitartez.
Zine eskaintzari bultzada berezia eman nahi diote. Gauzak horrela, bonoaren bitartez film bakoitza 2,50 euroko prezioan ikusi ahal izango da. Bistan da prezioan beherapena nabarmena dela.


Bi bono eskainiko dituzte, kopuruaren arabera:
1. Bost film ikusteko bonoaren prezioa 12,50 eurokoa da.
2. Hamar film ikusteko bonoaren prezioa 25 eurokoa da.

  Bonoaren erabilera edozein filmentzat baliagarri izango da, haurren nahiz helduen filma izan. Bonoa erosten duenak ekaina bitarteko epea izango du erabiltzeko.
 Argibide gehiago Basteron  bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!