Otsailaren 19an legeztapenaren alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa irtengo da Urnietatik. Izena-emateko zerrendak Xauxar eta Kantoi tabernetan jarriko dituzte. Bestalde, otsailaren 16an, asteazkenarekin, Lekaio Kultur Etxean bilkura izango da, gaia hauxe izango delarik: 2011ko maiatzaren 22an egingo diren Udal hauteskundeak. Hitzordua iluntzeko 19:30etan ipini dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!