Hizketarako topagune izango da, bereziki hainbat galderei erantzuna emateko. Izan ere etorkinak hona etortzean ohartzen dira bi hizkuntza badirela, euskara eta gaztelania. Sarri etorkinak antzeko galdera hauek egiten dizkio bere buruari: Bi hikuntza egoteak zer nolako eragina du eguneroko bizitzan? Merezi al du euskara ikasteak? Ordu asko eskatzen al du? Eta garestia al da? Euskarak zein aukera eskaintzen ditu? Eta instituzioek nahiz enpresek? Etorkinek euskara ikasteko aukerarik ba al dute?
Galdera horiek eta gehiago argitzeko mahai-ingurua antolatu dute. Eztabaidan sartu aurretik, hitzordura bertaratzen direnei “La experiencia vasca” izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko zaie.
Jardunaldiari amaiera emateko otordutxoa eta musika saioa iragarri dituzte.