Beterriko IV. bertsolari txapelketaren finala, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 10a, 19:19

Datorren larunbatean, otsailaren 12an, Larramendi Bazkunak antolatutako IV. bertsolari txapelketaren finala izango da Villabonako Behar-Zana elkartean. Donelutxi (Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi) eta Donelontxo (Jokin Labayen, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa) taldeak lehiatuko dira eta umorea nahiz saltsa ziurtatuta dagoela aurretiaz esan daiteke. Txartelik ez duenak, ordea, hurrengo urtera arte itxaron beharko du; guztiak agortuta baitaude dagoeneko.

Bestalde, urtarrilaren 21ean Andoaingo Ontza elkartean jokatu zen lehen kanporaketa, Donelutxi eta Agate Deuna taldeen artean (azken honetan, Jone Uria, Miren Amuriza eta Alaia Martin aritu ziren) ETBko Hitzetik Hortzera saioan eskainiko dute igande honetan, hilaren 13an, 21:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!