Villabona eta Zizurkilgo Udalek elkarlanean, 12-20 urte bitarteko gazteentzat eski nahiz snow irteera antolatu dute Luz Ardidenera, martxoaren 12an, larunbatarekin. Izen emateak otsailaren 28a baino lehen egin behar dira ondorengo leku hauetan:
-Amasa-Villabonan: Gazte bulegoan eta kiroldegian.
-Zizurkilen: Aurrera plazako Udal bulegoetan.
18 urtetik beherakoek 25 euro ordaindu beharko dute, gorakoek berriz, 35 euro. Izena ematerakoan ezinbestekoa da NAN fotokopia, dirua eta baimen orria sinatuta aurkeztea.