Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira, sustatzaileen ustez. "Gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako ostegun honetan arratsaldeko 17:30 ean Urigain kultur etxeko bilera gelan egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira" etortzera gonbidapen irekia egin dute.
2011ko apirilaren 7an Trebiñutik abiatuko da Korrika 17, apirilaren 17an Donostiara heltzeko. Korrikak hasiera-hasieratik aldarrikatu duen legez, Korrikaren helburuak bete daitezen guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezko, "denon parte hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Trebiñutik Donostiaraino. Ahalegin horretan zeure laguntza estimagarria izango dugu".