Ari du, Oinkariren emanaldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 10a, 14:06

Oinkari dantza taldea, emanaldi berriaren prestaketa lanetan buru-belarri murgilduta dabil azken hilabete hauetan. Korrontzirekin batera azaroan aurkeztutako DVDaren aurkezpen emanaldiak eskaintzen jarraitzen duten bitartean, apirilerako euren bakar-lana iragarri dute; "ari du" ikuskizun berria, hain zuzen.

Ikuskizun berri horretan, euskal kulturan hain presente dauden dantza eta euskal literaturako poesia uztartzea izan du helburu Oinkarik. Juan Kruz Igerabideren ahotsean errezitatuko diren poesiek, euriak duen erritmoa markatuko dute. Oinkari dantza taldeak erritmo horretara egokituko ditu bere dantzak, bai tradiziotik zuzenean ekarritakoak, baita garaikidetasunera moldatutakoak ere. Guztira 75 dantzari izango dira taula gainean, bederatzi musikariren laguntzarekin. Apirilean izango da estreinua, Tolosako Leidor antzokian:

"ari du" ikuskizun berria Tolosako Leidor antzokian estreinatuko da, datorren apirilaren 15ean, gaueko 22:30etan. Estreinaldi emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude www.kutxa.net web orrian.

Emanaldiaren fitxa teknikoa

Dantzariak: Oinkari dantza taldea

Dantza Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz

Musikariak: Loatzo musika eskola

Musika Zuzendaria: Garazi Esnaola

Poesia: Juan Kruz Igerabide

Soinu Teknikaria: Unai Moraza

Argi Teknikaria: Iker Ugalde

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!