Bertsozale Elkartearen baitan, 2008 urtean abian jarri zen Genero batzordeak antolatuta, gaur arratsaldean 'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldietako azken bi emanaldiakeskainiko dira Subijana etxean:
-18:00etan, Leire Ibargurenen hitzaldia: 'Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan' tesinan oinarrituta.
-19:30etan, Maialen Lujanbio eta Judith Monteroren eskutik, 'Ornitorrinkus' lanaren interpretazioa.
Herritar oro gonbidatuta dago parte hartzera. Ondoren afaria izango da Villabonako Itzalpe jatetxean. Bertara joateko erreserba egin behar da Bertsozale Elkartean: 943 694 129 / umorez@bertsozale.com.