Odei Gil asteasuarra, bikain Bordeleko belodromoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 10a, 12:29

Pasa den asteburuan jokatu zen Fenioux France Trophy proba entzutetsuan, lan ederra egin zuen Odei Gil txirrindulariak. Txirrindulari frantziar, suitzar, txekiar, bielorusiar, argentinar, sudafrikar eta turkiarren aurka lehiatu zen asteasuarra eta kilometroko frogan hamaikagarren postua erdietsi zuen, Gipuzkoako txirrindularien arteko markarik onena eginez. 

Kilometroko frogan lortutako postuaz gain, puntuazioko frogan ere finalerako txartela lortu zuen eta scrach frogako sailkapeneko saioan, hamairugarren izan zen Odei.

Datozen asteotan, Tafallako III Trofeo Goal eta Españako Kopako frogak izango ditu jomuga gazte asteasuarrak. Zorte on!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!