Aurreko asteburuan, Fenioux France Trophy froga entzutetsua burutu da Bordeleko belodromoan. Bertan, pistako Frantziako txirrindulari onenak bildu ziren, Suiza, Txekia, Bielorrusia, Argentina, Hegoafrika edota Turkiakoekin batera. Bertan lehiatu zen Odei Gil Migueliz txirrindulari asteasuarra ere, dagoeneko bere lesioak gainditu dituena. Gipuzkoako parte hartzaile guztien artean denborarik onena eskuratu zuen asteasuarrak eta Kilometroko frogan, hamaikagarren postuan iritsi zen helmugara. Puntuaketako finalean parte hartu bazuen ere, gainerako lasterkarien maila altuagatik ez zuen froga hori bukatzerik izan. SCRACH-ean hamahirugarren postua lortu zuen eta ondorioz, ez zen finalean sartu; lehen hamabientzat soilik baitzegoen lekua. Zorionak Odei!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!