Kantu erronda Xoxokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 9a, 11:13

Aurreko ostiralean Xoxokako auzotarrak Santa Ageda eskean kantari atera ziren. Hauxe auzotarren kontakizuna: "Arratsaldeko 6:30etan abiatu ginen plazatik eta auzoko hainbat etxe eta baserritara egin genuen bisita Santa eskean. Adin guztietako taldea elkartu ginen, heldu, gazte eta haurrez osatuta. Trikitixa eta panderoa lagun genituela Santa Agedako bertso eta koplak abestuz ibili ginen etxez-etxe iluntzeko 21:30ak bitartean. Gainera, Anatx bertsolaria gure artean izateko zortea izan genuen, eta honek hainbat kopla abestu zituen etxe bakoitzean. Hainbat urtetan auzoan galduta egondako ohitura berreskuratu genuen, eta datorren urteetan ere berriz ateratzeko asmoa agertu zuen inguratu ginenetako askok; izan ere oso esperientzia atsegina izan zen".

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!