Otsailaren 20an, egun osoko mendi irteera antolatu du Sagain mendi taldeak Arabako Lokiz mendizerrara. Lau ordu eta erdiko ibilaldi erraza izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Autobusez egingo dute bidaia, goizeko 08:00etan udaletxearen aurretik abiatuta. Otsailaren 17a baino lehen eman behar da izena kiroldegian (12 urtetik beherakoek 5 euro eta gorakoek 10 euro).
Eta hurrengo irteera astebete geroago, otsailaren 27an burutuko dute, eskiatzera hain zuzen: