Herri batzarra asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 7a, 19:36

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Adunako Udalak udal aurrekontu parte hartzaileen ekimena jarri du martxan. Helburua Udal aurrekontuak egiteko prozesuan herritarrak inplikatzea. Hori horrela, lehen bilera otsailaren 9an izango da, 19:30tan, Kultur Aretoan. Bileraren gai zerrenda:
1. Agenda 21en Ekintza Planetik aurten gauzatu nahi diren ekintzak laburbiltzea.
2. Adunako Udalak landutako aurrekontuen zirriborroa aurkeztea.
3. Herritarren hasierako proposamenak entzutea eta eztabaidatzea.
Hasierako bilera horren ondoren, bigarrena otsailaren 23rako aurreikusita dago eta
azkenik, martxoaren 1ean udal aurrekontuak onartzeko udalbatza ospatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!