Asier Goikoetxea urnietarra, Hernaniko Adarraga Memorialean irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko otsailaren 7a

Atzo egin zen Hernanin Adarraga memorialaren XLVII. edizioa eta bertan Asier Goikoetxea atleta urnietarra iritsi zen helmugara guztien aurretik, 11:14ko denbora eginda. Bigarrena, Walid Ouaalit izan zen 4 segundura eta hirugarren Sergio Garcia 11 segundura. Emakumeen kategorian Pili Bodegas nagusitu zen 13:30ko denborarekin eta bosgarren postua lortu zuen Idoia Esnaola urnietarrak (17:04).