Antzerki irakasleentzat ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 7a, 11:01

Antzerki eskolak eskaintzen dituzten irakasleen artean harreman gehiago izan eta esperientziak trukatzeko, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, EHAZEk, irakasleentzat ikastaroak antolatzea erabaki du. "Ez ikastaroen eta saioak eskainiko dituzten irakasleen kalitatearen hobekuntzagatik bakarrik, baita sortuko dugun bilgune honetan aterako diren esperientzien trukaketak eta informazioa izugarriak izango direlako ere". Interesa duen eta hezi nahi duen orok izango du euskaraz antzerki tailerrak ematen trebatzeko ikastaroetan parte hartzeko aukera. Izena emateko azken eguna: Otsailak 16, asteazkena. Hauxe eskaintza:

-Mimoa: 8 urtetako umeekin hasi eta gazte eta helduekin, mimoaren teknika sinple batzuez baliatuz, gorputza eta espazioaren  kontrola eta sormena lantzea. Joserra Fachadok eskainia. Donostiako Zurriola ikastolan. Otsailak 19, larunbata.

-Zuzentzeko teknikak: Antzezlan bat taularatzeko zenbait teknika ezagutu. Pertsonaien lanketa, espazioa, erritmo dramatikoa... Ander Lipusek eskainia. Bilboko Kafe Antzokian. Martxoak 12, larunbata.

-Klown: 10 urtetako umeekin eta baita helduekin klown teknika baliatuz, pertsonaiak eta antzezlanak sortu. Joserra Fachadok eskainia. Donostiako Zurriola ikastolan. Apirilak 9, larunbata.

-Euskararen erabilera antzerkian: Loturak, entonazioak, hika eta zukaren erabilearen irizpideak. Ritxi Lizartzak eskainia. Donostiako Zurriola ikastolan. Maiatzak 14, larunbata.

 

  • Izen emateak mezu elektroniko bidez edota telefonoz egin daitezke.        

            E-mailez:  antzerkizale@hotmail.com

            Telefonoz: 675945734

  • Izen-emateko epea:  otsailak 16, asteazkena.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara izango da.
  • PREZIOA:

                        EHAZEko BAZKIDEENTZAT 20 € *

                        EZ BAZKIDEENTZAT 80 €

  • Ordainketak honako kontu korrontera egin beharko dira:

            (Izena jartzeaz ez ahaztu!)

                        (KUTXA) 2101 0069 14 0126991652

 

* Bazkideen Urteko Kuota 50 eurokoa da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!