Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezperako erronda ugari izan da Amasa-Villabonako kaleetan. Goizean eta eguerdian Fleming eskolako eta Jesusen Bihotza ikastolako ikasle gaztetxoenen txanda izan da. Arratsaldean, Jesusen Bihotzako gazteek kalez kale abestu dituzte antzinako kantuak eta koplak. Iluntzean, Eresargi abesbatzako kideak arduratuko dira herrian zehar ohitura zaharrari kantu bidez eusten.
Arratsaldeko kantu errondako argazkietan, Jesusen Bihotza ikastolako kideak ageri dira kantuan.