Denda Berri elkartean otsailaren 1ean ekin zioten urteko kuota ordaintzeko kobraketari.
BAZKIDE KUOTAK
Otsailaren batean hasita, 9 euroko kuota kobratzeari ekin diete elkarteko arduradunek. Horietatik 8 euro elkartearentzat izango dira eta beste euroa Gipuzkoako elkarteari bideratzen zaio.
Kuotaren ordainketa Kutxan, La Caixan, Caja Ruralen edota Lankide Aurrezki Kutxako bulegoetan egin daiteke.
Ordainketa helbideratuta dutenek 0,50 euroko beherapena izango dute eta epez kanpo ordaintzen duenak, berriz, 11 euro ordaindu beharko ditu.
BATZAR NAGUSIA
Larunbat honetan Denda Berriko egoitzan bertan ospatuko da urteko batzarra. 17:00etan lehen deialdia izango da eta ordu erdi geroago, bigarrena. 2010eko diru kontuen onarpena eta 2011rako aurrekontua aztertuko dira.
SAGARDOTEGIA
Otsailaren 26an Eula sagardotegian bazkaria egingo dute. Joateko asmoa duenak otsailaren 18a baino lehen eman beharko du izena.