Genero indarkeria ardatz hartutako antzezlana, ostiral honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 3a, 13:33

Asteburu honetako antzezlanean genero indarkeriaren arazoa aztertuko dute Rafael Herreroren liburuan oinarritzen den No me hagas daño lanarekin. Fernando Bernuések zuzentzen duen lan honen protagonista emaztea jipoitzen duen unibertsitateko irakasle eta idazle bat da. Irakaslea bi aurpegitako gizona da, eta pertsonaia horrek argi erakusten du tratu txarrak unibertsalak direla eta ez dagoela esaterik zein den emaztea jipoitzen duen gizon baten perfil zehatza.
Larritasunez eta esperantzaz beteriko istorioa kontatzen da Txalo konpainiaren obra horretan. Gidoia saritua izan da eta antzezlanak ere kritika bikainak jaso ditu. Juan Ortega Eibarreko Coliseo antzokiko programazioa arduradunaren esanetan No me hagas daño antzezlana “azken urte hauetan euskal antzerkian egin den lanik onenetarikoa” da.
Ostiral honetan taularatuko da gaueko 21:30etan hasita, Bastero auditorioan. Sarreraren prezioa: 10 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!