Udalaren ekimenez kantuan atera ohi den taldeak entsegu bana egin zuen astelehenean eta asteazkenean. Ostiral honetan arratsaldeko 18:00etan hitzordua ipinita dute Lekaion. Ordu erdi geroago aterako dira abestera herriko plazara, eta hortik herrian barrena.
Arduradunek iragarri dutenez, Santa Ageda bezperan biltzen duten dirua Markel Carmona Urnietako haurraren familiari emango diote. Gaixotasun bat dela medio, Urnietako haurra Galizan dago tratamendu zorrotza jarraituz. Tratamenduak sortutako gastuei aurre egiteko, Urnietan hainbat ekimen burutzen ari dira. Eguberrietan eta Santa Agedan kantuan ibilitako taldeak ateratarako dirua Markel haurraren familiari emango diote.
Deialdia: Otsailak 4, ostirala. 18:00. Lekaio