Mendi irteera Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ots. 3a, 13:10

Otsailaren 13an, igandearekin, egun osoko mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. Untzue (990m), Carrascal (1156m), Alaitz (1160m) eta Elomendi –Higa de Monreal– moduan ezagunagoa (1278m) tontorretara igoko dira mendizaleak. 23 kilometroko ibilbidea egiteko zazpi ordu estimatzen dituzte antolatzaileek.

Izena emateko: 649 717 182 (20:00-22:00) edota Aizkardi mendi taldearen egoitzan, otsailak 10a baino lehen. Irteera goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!