Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak … Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ikutuaz.
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskeintzen duen Sorosle Tituloa eskuratzeko aukera izango du.
Ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du.
Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 100 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.