G.A.Z.T.A., gazte ekimen berria Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 31a, 13:39

Andoaingo gazte belaunaldi ezberdinen arteko lotura ezartzeko helburuarekin Andoainen gazte talde batek mugimendu berria sortu du. Zera adierazi dutem prentsa ohar bidez, “gazte kolektibo bat gara, Andoainen gazte mugimendua sustatu nahi duena. Dagoeneko jarri diogu gure taldeari izena: G.A.Z.T.A. Gazte Andoaindar Zoro Ta Abertzaleak.
Gazte aktiboak izan nahi dugu eta gizartearen onerako lan egin nahi dugu”.
Santa Ageda bezperan kantari irtengo direla iragarri dute, “azken urteetan, ohitura hau galtzen ari dela nabaritzen dugu. Hori dela eta, orohar, Andoaingo gazteak animatu nahi ditugu parte hartzera. Hitzordua ostiral honetan egin dugu arratsaldeko 17:00etan Goikoplazan. Animatu hadi gazte! Euskal kultura sustatuz, arratsalde goxoa igaroko dugu denok elkarrekin. Baserritarrez jantzita eta makila ez dadila falta. Kantuak buruz ez dakienarentzat lasai, kantuen orria banatuko da eta”.



 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!