Santa Ageda bezpera, Loatzo musika eskolarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 31a, 12:49

Loatzo musika eskolako kideek jakinarazi dutenez, datorren ostiralean Anoetan kantuan aterako dira Santa Ageda bezpera ospatzeko. Antzinako ohitura zaharra gal ez dadin, eskualdeko herritarrei ere parte hartzeko deia luzatu diete eta ager daitezela arratsaldeko 15:30etan Anoetako plazara, baserriz baserri erronda egin dezaten. 18:00etatik aurrera herrian kalez kale ibiliko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!