Egun berezia izan zen atzokoa Joxe Migel Maiz korrikalari ohiarentzat, omenaldia jaso baitzuen Lasarteko hipodromoan. Donostiako nazioarteko krosa zen jokoan atzo eta goizean zehar, omenaldia egiteko tartea hartu zuten antolatzaileek. Asteasun bizi den Joxe Migel-ek 1968an irabazi zuen Lasarteko krosa, eta bera da kross entzutetsu horretan garaipena lortu duen gipuzkoar bakarra.