Ikuslegoa zutik ipinita eta txalo gogotsu eginez amaiera ederra eman diote Urnieta 50 ikuskizunari. Urnietako Sarobe antzokia lau bider lepo bete eta gero, Bastero ere jendez gainezka egon da. Antzezlana mamitsua izan da musika, antzerkia nahiz dantza elkar lotuz. Irri egiteko aukera izan da, negar egiteko ere bai. Eta azkenean ikusleek eta antzezleek elkar txalotuz amaiera eman diote antzezlanari. Une hunkigarriak izan dira, bat baino gehiago.
Hurrengo Aiurri astekarian taldeko argazkia, parte hartzaileen iritziak eta ikusleen artean egindako inkesta.
Oharra: Argazkia ondo ikusteko, klik egin argazkiaren gainean.