Zizurkilgo saltoki nahiz tabernek euren ateak ixtearen aldeko apustua egin dute urtarrilaren 27an. Udal bulegoko langileek ere pauso bera eman dute. Pabilioietako lantegietako pertsianak jaitsita ageri dira. Grebak eragin zuzena izan du Zizurkilen ere eta eskualdeko gainerako herrietan bezala, Zizurkilgo kaleetan ere isiltasuna nabarmentzen da.