ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek pentsioen erreformaren aurka deitutako greba orokorrak eragin nabarmena izan du goizean goizetik Amasa-Villabonan. Dendek, tabernek, lantegiek nahiz zerbitzu ezberdinek ateak itxita dituzte, pertsianak jaitsita. Grebaren eragina nabarmena da herrian, kalera atera orduko. Autoren baten pasaera ez bada, ez dago jendearen joan-etorri handirik, ez inolako oihartzunik.