Greba deialdiak jarraipen zabala izan du Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 27a, 11:57

Asteasuko industrigunean lasaitasuna da nagusi. Lantegi gehienek greba deialdiarekin bat egin dute eta oso mugimendu gutxi antzematen da bertan. Herrigunean ere, lasaitasuna nagusi. Taberna eta denda gehienek ateak itxi dituzte gaur eta oso jende gutxi dabil kalean. Goizeko lehen orduan zenbait denda zabalik izan da baina orduek aurrera egin ahala, greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute. 

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!