Greba Orokorraren deialdia egina zegoen arren, Udalak osoko ohiko batzarraldia egin du goizeko 09:00etan hasita. Labur joan da, besteak beste, ondoko erabakiak hartzeko: La Salle-Berrozpe ikastetxeari Udal jabetzako eraikina lagatzea, "Andoaingo Gudua" egitasmoari urte anitzeko dirulaguntza ematea edota Kotoi elkarteak egindako obra Udal interesekoa deklaratzea.
Aztergai guztiak ahobatez onartu dira, Kotoiren aztergaia ezik. Hamaikabat! alderdiak aurkako botoa eman du.