"Galera eta dolua gure etxeetan", guraso eskolako tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 26a, 12:31

Datorren astelehenean, urtarrilak 31, arratsaldeko 16:45ean hasita “Galera eta dolua gure etxeetan” izenburupeko tailerra hasiko da Ikastola Handiko Musika gelan (Txistokin). Bi saioko tailerra izango da, astean behin eta gazteleraz. Iaz tailerrean parte hartzeko aukerarik izan ez zuten gurasoei zuzenduta dago. Tailerra Izar Arregi psikologoaren gidaritzapean egingo da. Tailer honen bidez galera eta doluari aurre nola egin eta heriotzaren gaia gure seme-alabekin nola landu azaldu nahi da.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!