Amasa-Villabonako II. Bakarrizketa lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 25a, 19:27

Udalak eta EHAZEk antolatuta, Amasa-Villabonako II. Euskarazko Bakarrizketa Lehiaketa jarriko da abian otsailean.

-Lehen saioa: Otsailak 11, ostirala. 22:30 Gurean. Parte hartzaileak: Garbiñe Astiasaran, Xabier Barriola, Olatz Etxeberria, Erika Olaizola, Eneritz Artetxe eta Ione Gorostarzu.

-Bigarren saioa: otsailak 18, ostirala. 22:30 Gurean. Parte hartzaileak: Jon Plazaola, Txiki Martinez, Barry Barrez, Nahia Uhalde eta Mailu Arruti.

-Azken saioa: otsailak 25, ostirala. 22:30 Gurean. Parte hartzaileak: Aurreko saioetako bina bakarrizketalari.

Sarrerak 5 eurotan salgai Kixubin, Amasa okindegian eta EHAZEn.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!