Arratsaldeko seietatik aurrera herriko kaleetan barrena ibili ohi dira Santa Ageda bezperako koplak kantari, baita neguko Otso beltzarenak ere. Zortzi eta erdietan inguru eman ohi diote amaiera errondari.
Baina Santa Ageda bezpera iritsi aurreko egunetan parte hartuko duten askok koplak eta kantak prestatzen dituzte Ramon Berazaren zuzendaritzapean. Aurten, erronda prestatzeko bi saio egingo dituzte: urtarrilaren 27an izango da lehenengoa, ostegunarekin, iluntzeko zortzietan Pio Baroja kalean dagoen Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen atarian. Bigarren eta azkena, toki berean, otsailaren 1ean izango da, asteartearekin, iluntzeko zortzietan ere. Edozein herritarrek parte har dezale errondan, tradizioak agintzen duen bezala jaztea eta kantatzea dela jartzen diren bi baldintza bakarrak, eta ahal dela entsaioetara joatea. Erronda amaitu ondoren afaria egingo dute Ontza elkartean izena aurretik ematen dutenek.