Karmele Urbistondo urnietarra, zinegotzi ohia eta Udalbiltzako kidea, absolbitu egin dute. Bere aurka zeuden akusazioak ezerezean geratu dira. Errugabea da, beraz.
Hauexek Karmele Urbistondoren lehen sentsazioak:"Pozik nagoela esan dezaket, nola ez.
Ia 8 urte hauetan, ordea, oso bestelako momentuak eta egoerak ere izan ditugu; oso bestelako sentimenduak eta bizipenak. Atxiloketa, inkomunikazioa, kartzelan emandako ia urte eta erdi, baldintzapeko askatasuna (30.000 euroren truke, bi egunez behin epaitegira joatea behartuta...), beste hamaika eragin eta kalte... Eta dena gogora datorkit, ezinbestean". Sentsazio kontrajarriekin baina pozik dago Karmele Urbistondo.
Hurrengo Aiurri astekarian Urbistondori egindako elkarrizketa argitaratuko da.