EHE: Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 20a, 14:05

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan. Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere publiko egin dute EHEko kideek agerraldian. Aipatu manifestuaren aitzakipean herri zein nazio mailako harreman dinamika zabala jarri du martxan eragile euskaltzaleak norbanako zein eragileei manifestuaren edukiak helarazi eta mobilizaziora erakartzeko. Harreman horiez gain manifestua EHEren web gunean ere eskegi dute herritarrek sina dezaten. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian ekimen berezirik ere egongo dela jakinarazi dute, "izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri merezitako omenaldia egingo baitzaio".

Amasa-Villabonako EHEko kideek ekimenean parte hartzeko deia luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!