Elkarretaratzeko deia, Gernikako Akordioko sinatzaileen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 20a, 12:34

Gaur, arratsaldeko 19:00etan Gernikako Akordioa sinatu duten eragileek deituta, herri guztietan kontzentrazioak izango dira, "Euskal Herriaren aurkako azken erasoak salatzeko".
Villabonan, arratsaldeko 19:30etan Berdura plazan izango da elkarretaratzea.
"Atxilotuei gure babes guztia, errepresioa eta tortura beste aukerarik planteatzen ez duten estatuei, 50 urtez aurre egiteko adorea eta determinazioa izan dugu, determinazio berberakin, herri hau eskenatoki berri batera eramateko konpromisoa berresten dugu", adierazi dute deitzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!