Andoaingo Udal adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 20a, 11:38

Andoaingo Udalaren finantza egoeraren berri emanez argitaratu den informazioak alarma piztu du herrian eta Udalak zera jakinarazi nahi du gaiaren inguruan:



LEHENIK: Lasaitasunezko mezua luzatu nahi dugu eta zorrotz gezurtatzen dugu gastu arruntak finantzatzeko kreditu eskaera egiteko baimenik eskatu zaionik Gipuzkoako Foru Aldundiari. Andoaingo Udala ordainketak garaiz egiten ari da.

BIGARREN: Andoainek ekonomia osasuntsua du. Udala zorpetu gabe eta herritarrek zergen igoerarik jasan gabe, auzo guztietan, zerbitzu eta hornidura publiko gehiago dugu.

HIRUGARREN: Andoainek 2009ko ekitaldian 2.761. 176,51 euroko Diru-gerakin zuen (ekitaldi ezberdinetan metatutako superabita). Superabit hori aurekontuen kudeaketa eraginkorraren ondorio da, zeina udaletxeko zinegotzi talde guztien gastu arrunten arrazionalizazioan oinarritu baita, gastuen egiaztapen zorrotzak egin eta gero.

LAUGARREN: Diru-gerakin      horri esker egin zaio aurre Fondo Foraleko 2.023.389,25 euroko  itzultzeari eta 2008 ekitaldiko gastuak gehitu dira.

BOSGARREN: 2009 urtean, Andoainek Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zen Finantza eta Ekonomia Plana onartu zuen; Udal horren ekonomia, fiskaltza, aurrekontu nahiz finantza politiken elementu egituratu moduan osatu zen Plana, kudeaketa garden eta orekatua gauzatzeko. Finantza eta Ekonomia Plan hori betetzen ari da.

SEIGARREN: Iaz, Andoainek 4.000.000 euroko kreditua eskatu zuen 2008 eta 2009 urteei dagozkien ekitaldien inbertsioak finantzatzeko. Andoainek ordainketak garaiz burutu ditu.

ZAZPIGARREN: Era berean, gastuak handitu badira, Tolosaldeko Mankomunitatearen Zabor bilketagatik nahiz Gipuzkoako Uren Kontsortzioarekin bat egiteagatik izan dela jakinarazi nahi du Andoainek. Ibiurko urtegia eraiki eta gero, ura Andoainera ekartzeak gastu handia sortzen du. Kontuan hartu behar da lehen ura gure materialetatik etortzen zenez, askoz ere merkeagoa zela.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!