Jendetza bildu zen Urtzi Azpirozi elkartasuna adierazteko agerraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 20a, 10:10

Jendetza bildu zen Andoaingo gaztetxean Urtzi Azpirozen egoera salatzeko prentsaurrekoan. Atxiloketa eta inkomunikazio egoerak irauten duen egunetan burutuko diren mobilizazio eta asanbladatan parte hartzera deitu zituzten Andoaingo herritarrak.

Horra Azpiroz andoaindarrari elkartasuna adierazteko prentsaurrekoan adierazitakoa:

"Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diogu une hauetan atxilotua aurkitzen
den Urtzi Azpiroz andoaindarrari, bai eta bere familia eta hurbilekoei. Zuekin gaude!

Urtzi ezaguna da askorentzat, kirol munduan, baina hortik haratago ezin ahaztu, bere
izaera konprometitu eta eskuzabala, herriko hainbat mugimendu eta ekimentetan parte
hartuz.

Urtziren atxiloketa benetako kezkaz bizi dugu, inkomunikaturik aurkitzen baita
Ertzaintzaren eskuetan, eta torturak jasateko arrisku larrian dago. Inkomunikazioak
eskainitako babesean, 63 euskal herritar torturatu zituzten 2010 polizia ezberdinek;
baita Ertzaintzak ere. Badakigu tortura epaile eta Gobernuek erabiltzen duten tresna
politikoa dela, herritarren artean beldurra zabaldu, atxilotuei informazio politikoa atera
eta autoinkulpazioak lortzeko. Erztaintzaren eskuetan jasan dezakeen tratuaren aurrean,
Urtzi aske utzi dezaten eskatzen dugu; eta gutxieneko neurri gisa, epailearen aurrera
eraman dezatela berehala.

Urtziren atxiloketa ez zen bakarra izan atzokoan Euskal Herrian. Guardia zibilak,
Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Frantziako Poliziak 13 lagun atxilotu dituzte Euskal
Herri osoan zehar. Errepresio uholde hau ez da kasualitatea. Euskal Herrian abian den
prozesu politikoa zapuzteko egin ahalean dabiltza espainia eta Frantziako agintariak.
PSOEren gobernuek, alde bakarreko su eten eta distentsio keinuei atxiloketekin eta
torturekin erantzuten diete. Euskal Herrira iritsi den egoera berriari beldar dioten
seinale.

Amnistiaren aldeko mugimendutik errepresioaren aurrean hartu beharreko jarrera eta
konpromisoen garantiza azpimarratu nahi dugu. Antzeko operazioak aurre ikus daitezke
datozen asteotan, errepresioak jarraitu egingo du. Honen aurrean herritar, politika, sindikatu eta gizarte mailako eragileo dagokigu eraso hauei erantzuteaz gain errepresioaren aurkako lana antolatu eta areagotzea. Ezin dugu onartu atxiloketa, inkomunikazio eta tortura kasu bakar bat gehiago. Estatuak errepresioa gelditzera behartu ditugu, horretarako kaleko mobilizazio eta eremu ezberdinetatik egindako presioa beharrezkoa izango da.

Urtziren atxiloketa eta inkomunikazioa mantentzen diren egunetan burutuko diren
mobilizazio eta asanbladatan parte hartzera deitu nahi ditugu Andoaingo herritarrak".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!