Jendetza espero da Gaztetxean egingo duten agerraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urtzi Azpiroz andoaindarraren azken atxiloketa dela, agerraldia burutuko da Andoaingo gaztetxean. Deitzaileek iragarri dutenez "Urtziren atxiloketa salatu, eta bizi duen tortura arriskuaren aurrean , inkomunikazioarekin amaitzea eskatzea. Horrez gain Urtziri eta bere gertukoei gure babesa adieraztea" dira agerraldiaren helburuetakoak.

Hitzordua:
Urtarrilak 19, asteazkena. 19:30. Andoaingo gaztetxea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!