Herrigunean LABek duen egoitzan miaketa lanetan jarraitzen du Ertzaintzak. Urtzi Azpiroz lekuko dela egiten ari dira miaketa lana. Andoainera, bestalde, hedabide ugari bildu dira Aingurasutegi kalean. Argazki eta bideo kamara ugari ikus daitezke.
Goizaldean hasita Nafarroan Polizia Nazionala eta Goardia Zibila sarekada egin da. 9 izan litezke atxilotuak, lehen datuen arabera. Irratietan esaten ari direnez, Ertzaintzak Gipuzkoan kale erasoekin loturiko atxiloketa bat egin du. Aipatzen ez duten herriari dagokionez, hori Andoain izan liteke. Izan ere, goizaldetik Ertzaintza kopuru nabarmena dabil herrigunean.