Emakumeentzako paleta ikastaroa, ate irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 17a, 14:00

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzat paleta ikastaroa jarri zuen martxan iaz Amasa-Villabonan, Emakumea Pilotari proiektuaren baitan. Parte-hartzaile kopurua gehitu asmoz, 'ate irekiak' antolatu dituzte, emakumeek ikastaroa zeran datzan ikusi eta proba dezaten.

Urtarrilaren 20an, ostegun honetan izango da 'ate irekiak' saioen bigarren txanda, 15:00etatik 16:30etara.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943 471 463) egin dezakete. Horrez gain, 655 719 492 zenbakian ere egin liteke. Baita 'ate irekiak' jardunaldietan ere. Proiektuaren berri zehatzagoa: www.blogak.com/emakumeapilotari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!