Urumeako autobiaren Hernaniko saihesbidea zabaltzeko lanei ekin diete

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 18:14

Foru Aldundiak Hernaniko saihesbidea bikoizteko eraikitze lanei hasiera eman dio. Andoaingo saihesbidearekin batera, horiexek dira Urumeako autobia erabat amaitzeko geratuko diren bi obra nagusiak. Jakina den bezala Hernaniko saihesbidea aspaldi irekita dago baina norabide bakoitzean karril bakarra egokitu zuten. Hasi dituzten eraikuntza lanei esker, 2013. urtean Hernaniko saihesbideak karril bikoitza izango du norabide bakoitzean. 2,4 kilometroko distantzia duen obra burutzeko aurrekontua 24 milioi eurokoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!