Euskara ikasteko eskaintza Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 11:26

Urte berriarekin batera Andoaingo AEK euskaltegiak euskara ikasi edo bere euskara maila hobetu nahi duenarentzako matrikula epea irekia dagoela jakinarazi nahi du.
Honako ikastaro hauek eskaintzen ditu Andoainen:


• Astelehenetik ostegunera arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. 3. urratseko taldea.
• Astelehenetik ostegunera arratsaldeko 19:00etatik 21:30era hainbat talde. Hasiera maila, goi maila, EGA maila. Talde batzuetan, gainera, HABEko azterketetan aurkezteko azterketa ofizialetarako prestakuntza egiten da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, euskaltegian bertan eskaintzen dute (Extremadura kalea, 5 behea) edo telefono zenbaki honetara deituz: 943 591 704. Email bidez: andoain@aek.org
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!