Urnieta’59 ikuskizuna Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 11:25

Aiurriko irakurleek dakitenez, Urnieta’59 ikuskizuna urnietar talde handi baten ekimenez sortutako muntaia da. Antzerkia, musika eta dantza ditu oinarrian.
Urnietan hiru saio eskainiko dituzte eta beste laugarren bat iragarri dute, Andoaingo Bastero auditorioan urtarrilaren 29an eskainiko dutena. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko  da. Sarrerak aldez aurretik salgai izango dira Urnietako Saroben eta Lekaion. Ehundik gora geratzen dira, gaurko egunez. Bada sarrera eskuratzeko azken aukera bat. Ikuskizunaren egunean bertan 125 sarrera salgai ipiniko dituzte Basteroko leihatilan, emanaldia hasi aurretik ordubete lehenago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!