Zumeatarra elkarteak urteroko ohiko batzarraldia deitu du igande honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 11:24

Besteak beste, urteko jardunaldiaren balorazioa egingo dute. Zuzendaritza taldea berritzeko aukera ere baliatuko dute. Orain arte hogei lagunez osaturiko talde eragileak eraman du elkartearen ardura, Igor Zalakain lehendakari dela.
Okerrik ezean, igandetik aurrera elkartearen martxa talde eragile eta lehendakari berriak hartuko dute.
Gaurko egunean 160 bazkide inguruk osatzen dute Zumeatarra elkartea.

Urtarrilak 16, igandea. 11:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!