Sukaldaritza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Etenetak sukaldaritza ikastaro praktikoa martxan jarriko du hilabete honen amaieran. Sei saio izango dira guztira, bakoitza bi orduko iraupenekoa. Iragarri dutenez, “Denera 24 plater egingo dira, lau saio bakoitzeko: sarrera, arraina, haragia eta postrea”. 

Esan bezala, bi talde osatu nahi dira asteazkenero edota ostegunero aritzeko. Ordutegia bi kasuetan berbera izango da, 19:00tik 21:00era.

Izen-ematea
Azken eguna: Urtarrilak 17.
Telefonoa: 943 008 755.
Prezioa: 50 euro.
Hasiera: Urtarrilak 26, 27.
Antolatzaile: Eteneta.
Laguntzaile: Udala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!