Gobernu ordezkariaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 11:21

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Pedro Luis Rio Oyarbide ordezkariorde jauna bisitan izan zen Urnietan urtarrilaren 7an, Espainiako Gobernuaren diru funtsekin sustatutako lanak ikuskatzeko. Udaletxeko igogailua, tren geltokiko aparkalekua eta ondoko pasealeku berria, horiexek izan ziren bisitatu zituen tokiak Mikel Izagirre alkatea lagun zuela. Geltokiko pasealekuan, bestalde, energia fotoboltaikoa erabiltzen duten farola berritzaileak ipini dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!