Beterriko IV. Bertsolari Txapelketa Andoainen abiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 11:18

Andoainen abiatuko da Beterriko IV. Bertsolari txapelketa. Hiru bertso afarietan erabakiko da lehia, Andoainen eta Asteasun kanporaketa bana jokatuz eta final handia Villabonan eginez.
Lehen saioan emakumezkoak elkarren aurka lehiatuko dira. Batetik, Santa Ageda izeneko taldea (Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jone Uria). Bestetik, Santa Luzia taldea (Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita). Gai jartzaile lanetan Alaitz Sarasola arituko da.

Urtarrilak 21, ostirala. 20:30.
Ontza elkartea.
Afaria eta saioa: 20 euro.
Salgai: Aiurri eta Bazkuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!