Aizkardirekin Iparraldeko mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko urt. 13a, 10:34

Urtarrilaren 23an Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du Saratik Zugarramurdira. Bidean Ibanteli (685m) eta Arxuria (760m) mendiak igoko dituzte. Antolatzaileek estimatu dutenez, sei orduko ibilbidean 18 kilometro egingo dituzte partaideek. Izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da (20:00-22:00) edota Aizkardiren egoitzan. Azken eguna: Urtarrilak 20. Irteera 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!